Soinua

  • Soinua Nortzuk gara

    Soinua musika-akademia 1988an sortu zen irakasle-talde baten gogoari esker, musika modu atsegin eta dibertigarrian erakutsi zitekeenaren ametsak bultzaturik.

    Helburua musikaz gozatzea da eta emozioak adierazteko bitartekotzat hartzea.

     

  • Proiektuak bilakaera izan du urte hauetan guztietan, geuk bezala, eta ikasleen nahi eta beharretara egokituz joan da, baina hasieran bultzatu gintuen asmoa eta ondo egindako lanaren ederresmena ez da aldatu.

  • Halaber, garrantzitsua iruditzen zaigu ikaslea harro egotea egindako bere lanaz eta kapaz izatea jendearen aurrean azaltzeko. Kontzertuak antolatzen ditugu horretarako, zeinetan talde-lana eta besteekiko begirunea sendotzen dira.

  • Hezitzaile-taldea

  • SOINUAk hezitzaile-talde profesionala du, hurbila eta eskarmentuduna, eta, batik bat, ilusioa gaindika dugu, eta ilusio honek ikaslearekin erabat inplikatzera eta euren onena ateratzen ahalegintzera garamatza. Gure lan-taldeari gauza berak eragiten dio, musikari diogun maitasunak alegia, eta helburu berberak: ikasleak musikarekin gozatzea eta musika emozioak adierazteko bitarteko modura sentitzea. Eta fede ematen dizuegu ikaslearen bilakaera harrigarria izan ohi dela, ez bakarrik teknika aldetik, bere buruarengan duen ziurtasunagatik eta bere emozioekin konektatzeko duen gaitasunagatik baizik.

  • Hauek osatzen dugu hezitzaile-taldea:

    • Yolanda Zuazo
    • Marivi Valmaseda    
    • Charo Zuazo
    • Esther Azkárate
    • Asier Castro
    • Begoña Aguirre