• Helduentzako klaseak

  • Beti garaiz gaude musika-tresna bat jotzen ikasteko edo gogoko dugun eta entzuten dugun musika gehiago gozaraziko digun ezagutza eskuratzeko. Gaur-gaurkoz, oso zaila da benetan gustatzen zaiguna egiteko denbora izatea. Gure eskolak helduentzat dituen musika-klaseek bide eman nahi diote musikaren mundu liluragarria hurbilagotik ezagutu nahi duten pertsonei.

    Ikasketa zeure behar eta denboraren arabera planifikatzeko aukera eskaintzen dizugu.

    Tresnaren bitartez musika lehen pertsonan bizi dugu. Musika-tresnaren klaseek helburu hori lortzeko behar den teknika eta musika-oinarria eskaintzen dute.

    SOINUAn aukera dago musika-hizkuntzaren berariazko klaseetara joan beharrik gabe tresna bat jotzen ikasteko.

    • Banakako klaseak
    • Ordutegia:
    • Prezioa:
      astean 30 minutu = 75 €
      astean 45 minutu = 92 €