-
Musika, mugimendua eta perkusioa
Musika-hastapena
-
4 urtetik 6 urtera bitarteko haurrentzat. Klaseen helburua da haurra musikara hurbiltzea eta musikan beste adierazpide bat aurkitzea. Soinua, erritmoa eta melodia ezagutuko ditu jolas-giroan, jolasa izango baitute ikasteko bitartekoa. Euren bat-batekotasuna bultzatuta, haur bakoitzak musika sor dezake jo ahala.
Eskuko hainbat perkusio motaz (txalaparta, conga, askotariko danborrak), perkusio txikiez (kaxa txinatarra, maraka, krotaloak…) eta gorputz-perkusioaz ikasleek erritmo ezberdinak ezagutzen eta bizitzen dituzte, protagonista sentitzen direlarik.
- Adina:4 urtetik 6 urtera
- Talde txikiak
- Prezioa:58 €/hileko
- Ordutegia:Astelehena eta asteazkena:
17:15etik 18:00ra